Jon Vickers
Jon Vickers | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Prince Albert (en) , 1926ko urriaren 29a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Ontario, 2015eko uztailaren 10a (88 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Alzheimerra |
Hezkuntza | |
Heziketa | Moskuko kontserbatorioa The Royal Conservatory of Music (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria eta tenor (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | Heldentenor (en) |
Fach | Heldentenor (en) |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | RCA Victor EMI Deutsche Grammophon (en) Philips |
Jon Vickers (Prince Albert, Saskatchewan, 1926ko urriaren 29a - Ontario, 2015eko uztailaren 10a) kanadar tenorra izan zen.
Saltzaile gisa lan egiten zuen bitartean, Jon Vickersek amateur gisa kantatu zuen luzaroan, eta, gero, artista liriko gisa hasi zen. Torontoko Errege Kontserbatorioan trebatu ondoren, Stratfordeko Jaialdian egin zuen debuta 1956an. Handik urtebetera, Covent Gardenen kantatu zuen, Verdiren Mozorro dantza bat lehenbizi, eta Berliozen Troiarrak gero. Covent Gardenen bigarren denboraldia egin ondoren, 1958an Bayreuthera joan zen, eta Dallasko Operara ondoren (Maria Callasekin batera). Handik aurrera, antzoki liriko nagusietan aritu zen kantari, hala nola Vienako Operan, New Yorkeko Metropolitanen eta Salzburgoko Jaialdian. Oso errepertorio zabala du, Monteverdi eta Haendelekin hasi, eta Richard Strauss eta Benjamin Britteneraino.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.